Resultado: ARRATIKO ZEKORRAK – Gaztedi RT

Partida itzela Zekorrena
Ainhoa Duñabeitia Arribas
Astegoi honetan jokatu daben neurketa irabazi dabe Zekorrek, 22-21 hain zuzen be. Gaztedi izan eben aurkari gureek San Txisme zelaian joaktutako partidan.
Neurketa bardiduta joan zan azken minutuetarte.

Markagailua Zekorrek estreinatu eben Gonzak sartutako golpe bati esker. Geroago etorri zan Jonbilek egindako entsegua eta horregaz batera transformaziñoa. Lehenengo zatian 10-0 irabazten ibili ziran arratiarrak.
Bigarren partean ez ziren hain fin ibili, plakaje asko galdu euriezan eta azkenean Gaztedin entsegua etorri zan, 10-7.

Halan da be ez eben amore emon Zekorrek eta beste entesgu bat lortu eben, Pepi eta Bolketek batera, transformaziñoak Gonzak. 17-7. Entsegu honen ostean, gaztedik erritmoa arindu eta eurek be entsegua egin eben. 17-14.
Minutuek aurrera eta gureek be aurrera, Jonbilek berea egin zauen eta azken entsegua egin eban, 22-14. Bost minuturen faltan Gaztedi joko ona egiten hasi zan eta markagailuko azken entsegua lortu eben, puntu batera geratuz. Azken markagailua 22-21.

Hurrengo norgehiagoka Urgozon kontra izango dabe, apirilak 22 San Txismeko errugbi zelaian.

Ligaxkako bostgarren postuan dagoz Zekorrak.

Alienaziñoa

1 Gora
2 Txirolo
3 Urtain
4 Pepi
5 Txoutxo
6 Pablo
7 Jabitxin
8 Marmolejo
9 Nani

10 Moro
11 Josu
12 Aitite
13 Gonza
14 Intxaurbe
15 Jonbil
16 Bolkete
17 Zulu
18 Mante

¿Te gusta este articulo?

Comentarios